XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ESTROPAK.

Agorraren bigarren igandea.

Euskal-erriko kirol-jairik ospatsuenak dira, ez mariñelaentzat bakarrik baita Goierri aldekoentzat ere.

Gipuzko guzia gaur Donosti'ra irauli dala esango nuke.

Geltokietatik kai aldera dijoazten taldeak ugiñak dirudite, ta ango ixkanbilla ta alaitasuna arraunlarien margoko lepo-zapitan agertzen dutelarik beren errikidien aldeko joera bizia.

Batzuek orlegia (Ondarrabi'tarrak), besteak zuria (Donosti'arrak), onuzkoak oria (Orio'tarrak), aruzkoak urdiña (Zarautz'tarrak); denak, Urgul aldera dijoaz estropa ongi ikusi dezaten tokitxo on bat arkitu naiean.

Jokalariak Portaleta'n gero ta geiago txanpon batzuek inundik aterako jo-ta-ke ari dira.

Goiz antzean baserritarren batzuek, sakelean dituten txanponak jokatzeko asmotan Portaleta'ra inguratzen diranean, ikustekoak dira.

Antxen dabiltz batera ta bestera deadar ta bulla tartean ixil-ixilik beren gogoko posturaren bat egokitu artean, eta une orretan kezka aundi gaberik beren diruak irauliko ditute.

Ez dira mariñelak bezela itza ta pitsa dariotela ibilliko.

Maltzur-maltzur ta emeki-emeki berea egingo dute.

Concha ta inguruko alderdi guziak nun-nai jendez okiturik arkitzen dira; Urgul'ek, Santa Clara'k eta Igeldo'k erle-kabi iduri dute; ur-ontziak ere leporaño dabiltz araka-onaka estropa asi bitartean.

Inguruko kai geienetako ontziak nabaitzen dira beren artean, erritarreri gogo berotzera etorriak.